oinarrizko matematika sarai ainara
2013(e)ko ekainaren 3(a), astelehena
2013(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea
ZIRKUNFERENTZIA
Zirkunferentzia kurba itxi eta eta lau bat da, eta puntu guztiak zentro izeneko 0 puntutik distantzia berera daude.

- Zirkunferentziaren zentroa: zirkunferentziaren puntu guztiak zentrotik distantzia berera daude.
- Erradioa: zentroa eta zirkunferentziaren edozein puntu elkartzen dituen zuzenkia.
- Korda: zirkunferentziaren bi puntu lotzen dituen zuzenkia.
- Diametroa: zirkunferentziaren zentrotik igarotzen den korda.
- Arkua: zirkunferentziaren bi punturen arteko zatia da.
Korda bakoitzari bi arku dagozkio. Korda diametroa baldin bada, bi arkuen luzeera berdinak izango dira, eta arkuari zirkunferentzierdia deritzo.
ZIRKUNFERENTZIA MARRAZTEA, ERRADIOA JAKINIK
1. Konpasa r erradioa adina zabaldu eta 0 zentroa finkatuko dugu, konpasaren orratza sartuz.
2. Erradioa eta 0 zentroa jakinik, arkatzaren mina duen konpasaren orratza biraraziko dugu.
3. Biratzen jarraituko dugu, zirkunferentzia osoa osatu arte.
2013(e)ko maiatzaren 20(a), astelehena
LAUKIAK
Karratua: lau aldeak berdinak ditu, eta lau angeluak zuzenak.
Erronboa: lau aldeak berdinak ditu
TRAPEZIOAK:
Trapezioak honelakoak izan daiteke:
Laukiak lau aldeko poligonoak dira. Honela sailkatzen dira.
- Paralelogramoak: aldeak binaka paraleloak dituzten laukiak dira.
- Trapezioak: bi alde paralelo soilik dituzten laukiak dira.
- Trapezoidea: alde paralelorik ez dute laukiak dira.
![]() |
KARRATUA |
![]() |
ERRONBOA |
Karratua: lau aldeak berdinak ditu, eta lau angeluak zuzenak.
Erronboa: lau aldeak berdinak ditu
Trapezioak honelakoak izan daiteke:
![]() |
TRAPEZIO ANGELUZUZENA |
TRAPEZIO ISOSZELEA |
![]() |
TRAPEZIO ESKALENOA |
- Trapezio angeluzuzena: bi angelu zuzen ditu.
- Trapezio isoszelea: bi alde berdin ditu.
- Trapezio eskalenoa: ez du alde berdinik ez eta angelu zuzenik ere.
2013(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena
Pitagoras k.a 580. urtean sortu zen Samosko uhartean.
Greziako matematikaria eta filosofoa izan zen eta
pitagorasen teorema asmatu zuen.
k.a 495. urtean Metaponton hil egin zen.
PITAGORASEN TEOREMA
Triangelu angeluzuzenak angelu zuzen( 90ยบ) bat du.Angelu zuzena osatzen duten aldeak katetoak dira, eta alde handiena, hipotenusa.

Triangulu honetan,
b eta c katetoak dira,
eta a, hipotenusa.
Triangelu angeluzuzenetan hau betetzen da: hipotenusaren berbidura
katetoen berbiduraren baturaren berdina da.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)