ZIRKUNFERENTZIA
Zirkunferentzia kurba itxi eta eta lau bat da, eta puntu guztiak zentro izeneko 0 puntutik distantzia berera daude.

- Zirkunferentziaren zentroa: zirkunferentziaren puntu guztiak zentrotik distantzia berera daude.
- Erradioa: zentroa eta zirkunferentziaren edozein puntu elkartzen dituen zuzenkia.
- Korda: zirkunferentziaren bi puntu lotzen dituen zuzenkia.
- Diametroa: zirkunferentziaren zentrotik igarotzen den korda.
- Arkua: zirkunferentziaren bi punturen arteko zatia da.
Korda bakoitzari bi arku dagozkio. Korda diametroa baldin bada, bi arkuen luzeera berdinak izango dira, eta arkuari zirkunferentzierdia deritzo.
ZIRKUNFERENTZIA MARRAZTEA, ERRADIOA JAKINIK
1. Konpasa r erradioa adina zabaldu eta 0 zentroa finkatuko dugu, konpasaren orratza sartuz.
2. Erradioa eta 0 zentroa jakinik, arkatzaren mina duen konpasaren orratza biraraziko dugu.
3. Biratzen jarraituko dugu, zirkunferentzia osoa osatu arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina